XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Goiz hura ez zen besteak bezalakoa izan hala bazirudien ere.

Juanek makinaria berrikusi zuen eta F-315 poz-pozik zegoen.

Baina beranduago, Juanek poltsikotik zerbait atera eta honi begira geratu zen.

Plastiko edo paper zati bat zen.

F-315ak ezin zuen hura ondo ezberdindu.

Juanek arreta handiz, esku tartean zeukana bitan banatu eta F-315aren aurrekaldera hurbildu zen.

Gure tankeak esku epel bat sentitu eta berehalaxe txapan zerbait erantsirik zeukala jabetu zen.

Juanek ez zuen, aurrekoetan bezala, atseginik izan.

Honetan ez zion ezta kolpetxurik eman ere.